Eguraldia |CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Ezkaba mendiaren behealdean dugu kokaturik Berriogoiti Xulapain ibaiak bustitzen duelarik. Herriaren iparraldeko mugan Untzu (Xulapain) dugu, hegoaldekoan Aitzoain eta Berriobeiti, ekialdekoan Ezkabarte bailara eta mendebaldekoan Ballariain.
Leku historiko garrantzitsua izan zen. Handiki eta elizgizonak borrokan ibili ziren beronen jabetzarengatik. Herriaren ondoan dagoen leinu-etxeak eskualdeko ekonomia eta administrazioan eragin handia izan zuen. XVII. mendean biltzar lekua zen. Hirutasun Santuaren basilikan (gaur desagertua) Berriobeiti, Añezkar, Oteitza, Ballariain eta eskualdeko beste zenbait herrietako zinegotziak biltzen ziren.
Martin Aldaz eta Catalina Berrio izan ziren jauregiaren lehenbiziko jabeak (1523). Fausto Eslava Jauna zen 1667an Berriogoitiko eraikina eta zergen jabe, bertako krimen-jurisdikzioa eskuratu baitzuen altxor publikoari ordaindu zizkion 600 dukerriren truke. Modu horretan jaurgo-leku izatera pasa zen herria eta izaera horrekin mantendu zen XIX. mendearen hasiera arte. 1802an alkatea Real Defensako markesak izendatzen zuen eta honek zuen ere parrokiaren gaineko zuzentze-eskubidea. Urte harrez geroztik, jauregia Gendulaingo kondea eta haren oinordekoena da.
1850ean eskola zuen Berriogoitik, 640 errealez horniturik.
Abuztuaren azkeneko asteburuan ospatzen dira bertako jaiak.