Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 10a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Eltxumendi eta Ballariaingo tontorren artean kokaturik, Xulapaingo Udalerriak mugatzen du Elkarte iparraldetik. Hegoaldean Lotza dugu, ekialdean Ballariain eta mendebaldean Oteitza.
XI. mendetik Leireko abatetxeari lotua izan zen, haien maizter izan baitziren. Harrigarria bada ere, bi eliza izan zirela dirudi: Santa Maria, seguraski gaurko parrokia dena, eta San Migel Goiangeruarena bestea, gaur desagertua, Inozentzio III.a Aita Santuak (XII. mendea) Leireko monastegiaren jabetzen artean Elkarteko bi eliza hauek sartu baitzituen.
Elkarteko zergadunak Irantzuko monastegiko abateari 1545ean bakoitzak egur eta lasto sorta bana ordaintzera kondenatu zituzten.
XIX. mendean bazuen bere Udaletxea, Antsoain Zendeako parte bihurtu zenean desagertu zena. Inguruko postariaren bitartez jasotzen zuen Iruñeko posta eta ferrakoak ziren bere bideak, Iruñea eta Gasteiz lotzen zuena izan ezik. Haurrak, duela gutxi arte, Añezkarko eskolara joaten ziren.
Jaunaren Jaiotzaren ohoretako zaindariaren jaiak irailaren 8an ospatzen dira.