Eguraldia |CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Izen berbereko mendiaren hegoaldean kokaturik dugu Larrageta. Añezkarrek mugatzen du ipar-mendebaldetik, Izak hegoalde eta mendebaldetik eta Lotzak ekialdetik.
XVIII. mendean badakigu Udaletxea, gartzela eta eskola bazituela. XIX. mendeko udal-aldakuntzak burutu baino lehen, eta gero ere, Ansoain Zendeako kidea zen, bertako aferak eta gai esklusiboen inguruan erabakiak hartzeko nolabaiteko autonomia bazuen ere.
1847an 700 errealez hornituriko eskola zuen; parrokiako abatea bizilagunen artean izendatzen zen; bazuen garai haietan zeharbide bat bide nagusira heltzeko eta beste batzuk ondoko herrietara abiatzeko, guztiak ongi iraunarazitakoak, eta Zendeako postariak eramaten zuen bertara Iruñeko posta.
Abuztuaren lehenbiziko asteburuan ospatzen dira bertako jaiak.
San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Añezkar eta Oteitza herriekin bat eginez.