Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 10a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Udalerriaren alderik lauenean, izen berbereko putzuaren ertzetan dago kokaturik Lotza. Añezkar eta Elkarte ditugu herriaren iparraldean, Orkoien hegoaldean, Berriobeiti ekialdean eta Itza eta Larrageta mendebaldean.
Noblezia-jaurgoko hiribildua izandako lekua, XI. eta XII. mendeetan bere izeneko etxearen egoitza izan zen Oteitza. XI. mendean bere San Joango monasterioa eta bertako eliza ere Leireko abatetxeari dohaintzan eman zitzaizkion. Bertako barrutian onibarrak izan zituzten ere Iruñeko katedralak (XII. mendeaz geroztik) eta Orreagako Santa Mariak (XIII.etik).
Añezkarrenari lotua da oso Oteitzako historia, XIII. mendean Antso Azkarra erregeak zaldu aragoar bati bi herriak erosi zizkionetik. Horregatik ez dago bi herri hauen arteko muga banatzailerik ezta beren herrilurren artean ere, nahiz eta gero bakoitzak bere autonomia duen. Haurrak Añezkarko eskolara joan ohi ziren oraintsu arte.
Irailaren 14ean ospatzen dira Gurutze Santuaren ohoretako zaindariaren jaiak.