Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 5a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Oteitza Eltxumendiren behealdean dago kokaturik, Arga ibaiaren eskuinaldean. Xulapainek mugatzen du herria iparraldetik, Lotzak hegoaldetik, Elkartek ekialdetik eta Añezkarrek mendebaldetik.
Noblezia-jaurgoko hiribildua izandako lekua, XI. eta XII. mendeetan bere izeneko etxearen egoitza izan zen Oteitza. XI. mendean bere San Joango monasterioa eta bertako eliza ere Leireko abatetxeari dohaintzan eman zitzaizkion. Bertako barrutian onibarrak izan zituzten ere Iruñeko katedralak (XII. mendeaz geroztik) eta Orreagako Santa Mariak (XIII.etik).
Añezkarrenari lotua da oso Oteitzako historia, XIII. mendean Antso Azkarra erregeak zaldu aragoar bati bi herriak erosi zizkionetik. Horregatik ez dago bi herri hauen arteko muga banatzailerik ezta beren herrilurren artean ere, nahiz eta gero bakoitzak bere autonomia duen. Haurrak Añezkarko eskolara joan ohi ziren oraintsu arte.
Ekainaren 24ean ospatzen dira San Joan bataiatzailearen ohorezko zaindariaren jaiak.
San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Añezkar eta Larrageta herriekin bat eginez.