Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 5a
aquí esta la fecha
Berriobeiti Zendea Nafarroako hiriburuaren ipar-mendebaldean dago eta udalerri eta ibar hauek ditu mugakide: Xulapain (iparraldean eta ipar-mendebaldean), Ezkabarte (hego-ekialdean), Iruñea (hego-ekialdean) eta Oltza eta Itza Zendeak (hegoaldean eta mendebaldean, hurrenez hurren).
30,7 kilometro karratuko azalera du, Iruñerriko bost zendeetako bat da eta, bere inguruan, mendi kasko hauek nabarmenduko ditugu: Ezkabamendi edo San Kristobal (892 metro), Eltxu (852 metro) eta Añezkar edo Ezkide (658 metro).