Aukera galdurik? Ez horixe! Ikasi euskara!

iraila 9, 2019

Nafarroako udal Euskara Zerbitzuek, Nafarroako Gobernuarekin batera, kanpaina berria abiatu dugu herritarrak euskara ikas dezaten animatzeko.
Dirulaguntza ugari izanen dituzu euskara ikasteko, udalaren zein Nafarroako Gobernuaren eskutik. Ikasketen kostu gehiena edo ia osorik estaliko duzu dirulaguntzekin.
Aurten, Artikan lau talde eskainiko dira:
– Astelehenetik ostegunera, 15:00-16:30 ordutegian: hastapena, A2 eta B2 mailak.
– Astelehen, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00 ordutegian, hastapen maila.

Ez galdu euskara ikasteko aukera!


<< atzera