Eskaintza: ‘Gaztezulo’ gazte aldizkaria

azaroa 20, 2020

Euskara Zerbitzuak gazteei zuzenduriko bi aldizkari ezagutzeko aukera eman nahi die zendeako gazteei (aurretik eskatu ez dutenei).

Beitu agerkari digitala

14 urtetik gora baldin baduzu, Gaztezulo aldizkariaren Beitu agerkari digitala doan jasotzeko aukera duzu. Euskara Zerbitzura eskatuz gero, Beitu aldizkari digitalerako doaneko sarbidea lortzen ahal duzu(*) .

Gaztezulo aldizkaria

16 urtetik gora baldin baduzu, bi aukera dituzu:

  • Gaztezulo aldizkaria sei hilabetez etxea doan jasotzea.
  • Beitu aldizkari digitalerako doaneko sarbidea lortzea(*).

Eskatzeko epea: martxoaren 16 (azken eguna).
Non eskatu: eskaerak egiteko bete inprimaki hau
Info gehiago: Idatzi email bat Euskara Zerbitzura (euskara@berriobeiti helbidera), deitu edo bidali whatsapp bat telefono honetara: 634515384.

(*) Paperezko aldizkariaren kasuan, zure helbidea Gaztezulo aldizkariari helaraziko genioke zure etxera bidaltzeko. Aldizkari digitala, berriz, telefonoz jasotzen da eta kasu horretan zure telefonoa guri eman eta Gaztezulo aldizkariaren esku baimena eman beharko zeniguke (horretarako bakarrik erabiliko litzateke).

Datuen babesa:
Berriobeitiko Udalak datu hauek soilik erabiliko ditu eskaintza hau bideratzeko. Halaber, ‘Gaztezulo’ eta ‘Beitu’ argitalpenen enpresarekin (DONOSTIAKO KOMUNIKABIDEAK SL) hitzarmen bat sinatuko du, datu pertsonalen babesa bermatzeko.
Tratamenduaren arduraduna: Berriobeitiko Udala. Helburua: Udalerrian euskara sustatzeko argitalpenak jasotzeko aukera ematea. Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea eta beste eskubide batzuk, www.berrioplano.es webguneko Pribatutasun Politika atalean adierazten den bezala. Edozein kontsultarako, dpd@berrioplano.es helbidera idatzi.


<< atzera