Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DESGAITASUNA DUTENENDAKO APARKATZE TXARTELEI BURUZKO ORDENANTZA

Udalak onetsitako ordenantzak desgaitasuna dutenendako aparkatze txartelak emateko arauak ezarri ditu. Hona nor izan daitezkeen txartelen titularrak: mugikortasun murriztua duten ezgaituak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. Eranskinarekin bat; ikusmen arazoak dituztenak, baldin eta legeak ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, eta desgaituak garraiatzeko ibilgailu kolektiboen pertsona fisiko eta juridiko titularrak, baldin eta mendetasunari arreta egiteko zerbi­tzuak ematen badituzte, eta era berean, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilean sarturiko gizarte zerbitzuak.

Txartela Udaleko Erregistro orokorrean eskatuko da, titularraren alde eginen da, eta soilik hark erabil dezan. Txartela pertsonala eta besterezina da, eta bakarrik erabiltzen ahalko da, titularrak ibilgailu bat gidatzen duenean edo hartan eramaten dutenean. Lau urterako balioa izanen du.