ORDENANTZA. OSPAKIZUN ZIBILAK, ARAUTUAK

martxoa 30, 2016

Oro har, Udaletxeko batzar aretoa edo María de Maeztu Kultur Etxeko erakusketa gela moldatuko da harrera zibilak, agur zibilak eta ezkontza zibilak egiteko. Eskatzaileek 80 euroko tasa ordaindu beharko dute. Harrera eta agurrak egiteko ordutegia 18:00etatik 20:00etara izanen da astelehenetik ostiralera lanegunetan, salbu hil bakoitzeko lehen astearteetan eta zubietan; eta larunbatetan (jaieguna ez bada), 10:00etatik 13:00etara. Ezkontza zibilei dagokienez, ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera izanen da, 11:00etatik 15:00etara. Ezkontideren bat udalerrian erroldatua badago, ordutegia arratsaldeetara ere luzatzen da 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera; eta 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara larunbatetan (salbu eta hil bakoitzaren lehen astearteetan eta zubietan). Udaleko alkatea edo hark eskuordetzen duen zinegotzia izanen da ekitaldi burua, eta ezkontza zibilei dagokienez, Bake Epailea ere izaten ahalko da.


<< atzera