BESTE GAUZA ERAKARGARRI BATZUK

otsaila 18, 2016

Badago Berriobeitiko Bidexka Naturalistikoen plano-gida bat, Berriobeitiko Udalak plazaratua. Bost ibilbide dira guztira, hau da, ia Berriobeiti Zendea guztia hartzen duen sare bat da, bidexkaz eta bidez osaturik.

Hona hemen ibilbideak:

  • Ezkaba mendi. Ibilbide honek balio handia du ingurumenari dagokionez. Hainbat herri lotzen ditu, hala nola Artika, Berriozar, Berriogoiti, Berriobeiti eta Aitzoain. Artikatik abiatuta, Ezkaba mendiko magalean barna doa.
  • Iruñeko muga, udalerriaren hegoaldean barna.
  • Itzako idoia edo aintzira, Añezkartik abiaturik, Larragetan eta Lotzan barrena, alorren arteko bideetan zehar.
  • Plazaola. Ibilbideak udalerriaren iparraldean dauden herriak lotzen ditu. Interes berezia du, lehenagoko Plazaola trenbidearen eta Probintzietako Abelbidearen puska bat zeharkatzen baitu.
  • Errege Abelbidea. Interesgarria da zinez, Probintzietako Errege Abelbidearen alternatibatzat jo dezakegun bideetan barna baitoa hein handian; hau da, A-15 autopistaren ondoko bidean.

<< atzera