Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Har ezazu parte haurrendako II.Esku-pilota txapelketan!

9 eta 14 urte artekoa bazara, eta esku pilota gustukoa baduzu, jakizu ateak zabalik dituzula Berriobeitiko II. esku-pilota txapelketan parte hartzeko, haurrendako baita. Abenduaren 23an jokatuko da, igandearekin, 11:00etan hasita, Berriobeitiko pilotalekuan. Ederki pasatu nahi baduzu eta zenbait ordutan pilotaria izan nahibaduzu, zatoz.

Ez da beharrezkoa Berriobeitiko Pilota Eskolako ikaslea izatea izena emateko. Etorri abenduaren 23an, eta emazu izena egun horretan bertan, frontoian, 10:30ean. Kito, ez duzu besterik behar. Beraz, zatoz eta jokatu.

Txapelketa jokatu aurretik,10:30ean, pilota eskolak (6-8 urte) erakustaldia eginen du.