Iruñerriko Mankomunitateak beste lurralde tailer bat eginen du Berriobeitin urtarrilaren 25ean, ostegunarekin, herritarrek garraioari buruz duten iritzia jakiteko. Bilera 19:00etan hasiko da Berriobeitko Erabilera Anitzeko gelan; 90 minutu iraunen du eta, batez ere, Aitzoain, Berriobeiti eta Berriogoiti kontzejuentzat izanen da.
Iruñerriko Mankomunitateak martxan jarri duen Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren barnean dago tailer hau. Planaren helburu nagusia garraioaren erabilera modalak aldatzea da, eta horretarako, jendeak parte hartzeko lantegiak antolatu ditu lurraldez lurralde, herritarrek beren ideiak eman ditzaten.