Gazte Guneak antolatutako abenduko jardueretan parte hartu

abendua 10, 2019

Ostiraletan eta larunbatetan hitzordua daukazu Berriogotiko eta Artikako Gazte Gunearekin. Kirola eta Gazteria Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu, denak 17:00etatik 20:3era. 

Ostiraletan dibertsioa Berriogoitiko Kontzeju Etxean izango da. Abenduaren 13an, scape rooma prestaketa; abenduaren 20an, Gazte Guneko apainketa; eta abenduaren 27an, zinea 18:30ean.

Larunbatetan, berriz, Artigune IIIra (Artika) joko dugu. Abenduaren 14an, Gazte Guneko apainketa; abenduaren 21ean, scape rooma prestaketa; eta 28an, zinea 18:30ean.


<< atzera