Ibilaldi osasungarriak

martxoa 29, 2021

Datorren apirilak 9 ibilaldi osasungarri berri bat izango da eta elikaduraz mintzatuko dira. Ibilaldi osasungarriak ordu eta erdiko irteerak dira, oinez, hileko lehen ostiraletan. Ariketa fisiko eta ohitura onak sustatzeaz gain, osasunari lotutako gai bat jorratzen da ibilaldi bakoitzean.

Berriobeitiko osasun kontsultategitik abiatzen dira 10:00etan eta aurrez izena eman beharra dago (apirilak 6-7, 012-infolocal telefonoan apirilaren 9ko ateraldirako).

Hurrengo irteerak:

  • Maiatzak 7: osteoporosia
  • Ekainak 4: tabakoa
  • Uztailak 2: ariketa fisikoa
  • Irailak 3: arrisku kardiobaskularrak
  • Urriak 1: arnas gaixotasunak
  • Azaroak 5: diabetesa
  • Abenduak 10: ohitura osasungarriak

<< atzera