Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Datuen Bitartekaritzako Plataforma

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak prestazio publikoen kontsulta-zerbitzuak zabaltzeko ildo berri bat sortu du: datuen Bitartekaritzako Plataforma.

Datuen Bitartekaritzako Plataforma, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren mendekoa, administrazio publikoen artean datuak trukatzeko bide naturala da, eta herritarrak beharrezkoak ez diren administrazio-izapideetatik libratzeko balio behar du. Mezu honen eranskinetan dokumentu bat aurkituko duzu, Prestazio Sozial Publikoen Erregistroan dauden prestazioei buruzko informazioa eskuratzeko moduari buruzkoa, bai eta aldi baterako ezintasunagatiko, jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko sorospenei buruzkoa ere.

Era berean, GSINak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, tokiko gobernuen izapideak arindu ditzaketenak, eta herritarrei jakinarazten die nola lor daitezkeen prestazioen ziurtagiriak edo pentsiodunen ziurtagiri negatibo bat, etxetik irten gabe, SMS bidez, edo helbide honetara sartuta: http://run.gob.es/certificadoPrestazioak, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan. Mezu honi prestazioen ziurtagirien eskaerari buruzko hainbat informazio-dokumentu erantsi zaizkio.

Datu-plataforma

SMS ofizialaren bidezko ziurtagiria

SMS Twitter bidezko prestazioen ziurtagiria

SMS twitter eta Instagram bidezko prestazioen ziurtagiria