2021-2022 udal ikastaroetarako aurreinskripzioak

abuztua 23, 2021

Abuztuaren 31n hasiko da 2021-2022 udal ikastaroetan izena emateko epea. Egun horretatik irailaren 7ra bitartean, izena eman nahi dutenek 948 012 012 telefonora deitu dezakete, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.

Plazak baino inskripzio gehiago badaude, zozketa eginen da eta udalerrian erroldaturik daudenek lehentasuna izanen dute.

Behin 012-Infolokal zerbitzuak plazaren esleipena baieztatu ondoren, izena emandakoak berak dei egin beharko du irailaren 9an, 10ean, 13an eta 14an 012 telefonora, plaza gordetzeko eta ordaintzeko.

Irailaren 22an argitaratuko dira libre geratu diren plazak. Irailaren 23an, interesa dutenek 948 012 012 telefonora deituta eman dezakete izena.

Kontsultatu hemen jardueren eskaintza:

Ikastaroak 2021-22


<< atzera