Prozesu parte hartzailearen emaitzen aurkezpena

ekaina 19, 2019

Bihar, ekainak 20, jendaurrean aurkeztuko da Udalak abian jarri duen Berriobeiti Eraikiz prozesu parte hartzailea. Aurkezpena 19:00etan izango da Erabilera Anitzeko Eraikinaren eta Berriogoitko jauregiaren artean dagoen pista estalian (eguraldi txarra egingo balu, eraikinaren barruan egingo da).

Prozesu hau, herritarrek lau espazio publikotan dituzten beharrak eta erabilerak jakiteko egin da. Lekuak Berriobeitin eta Berriogoitin daude eta hauek dira: Ipar-haizeraen pasalekua, Erabilera Enitzeko Eraikinaren eta Berriogoitiko Jauregiaren arteko lorategia, Plazaolako parkea eta Berriogoitiko jauregia.


<< atzera