Euskara ikasteko beken lehenengo deialdia

azaroa 11, 2020

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi berri bat onartu da, 2020ko uztailaren 1etik eta 2021ko ekainaren 30era bitartean egindako ikastaroei begira.

Deialdi honetan eskaerak egiteko bi epealdiak izanen direla.

Lehenengoa, 2020ko azaroaren 13tik 30era irekia izanen da. Epealdi honetan, batetik, uda partean egindako ikastaroen inguruko eskaera egin daitezke (jada bukaturik dauden ikastaroak) eta, bestetik, urrian hasitako ikastaroen matrikula ordaintzeko, aurrerapen bat eska daiteke (eskatu nahi bada).

Bigarren epealdia, urtero bezala, 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 2ra irekiko da. Horretan, 2020ko uztailaren 1etik aurrera egindako edozein ikastarorako eskaerak aurkeztu ahal izanen dira. Azaroko epealdian matrikula ordaintzeko aurrerapena eskatu dutenen kasuan, ikastaroan izandako asistentzia ere justifikatu beharko dute.

Hemen informazio gehiago eta deialdia.


<< atzera