Zine emanaldia Emakumearen Eguna dela eta

otsaila 18, 2021

Martxoak 4 eta 5, Emakumearen Eguna dela eta, “Pago justo” izenburuko filma eskainiko du Berriobeitiko Udalak IPESekin elkarlanean Artikako María de Maeztu Kultur Etxean kokaturik dagoen udal antzokian. Ordu berean izango dira emanaldi biak (18:45),  ikusle guztiei zuzendurik daudelarik. Dohako sarrerak bertako atezaintzan har daitezke arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara. Eskuragarri dira ere  webgune honetan bertan on-lineko txarteldegian. Aretoaren edukiera %50era dago mugatua COVID-19aren prebentziorako araudiaren arabera. Antolatzailea: Politika Sozialak eta Berdintasuna Udal Batzordearen lehendakaritza.


<< atzera