UDAL ZERBITZUAK. Elkarteen Erregistro Berria.

martxoa 27, 2015

Udalak Elkarteen Erregistro bat jarri du abian herriko taldeentzat.
Udalak, horrela, zehatz-mehatz jakinen du zenbat talde dauden, zer xede duten, eta zer ordezkaritza. Udalak, gainera, behar diren bitartekoez hornitu nahi ditu herritarren erakundeak beren eskubideak errazago erabil ditzaten, hala nola diru-laguntzak eskuratzea, edota udal bitartekoak nahiz materialak eskuratzea. Era berean, xedea da elkartegintza bultzatzea, eta auzokideek bizitza publikoan parte har dezaten sustatzea. Erregistroa Udaletxean egin behar da.


<< atzera