BERDINTASUNA

Kanpaina: “Eta jaietan…..zer?”.

VIOLENCIA MACHISTA FIESTAS FINAL A3.ai

Udalek eta kontzejuek bat egin dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren kanpainarekin, herritarrak herrietako jaietako sexu erasoen aurka eta emakumeei egiten zaien jazarpenaren aurka sentsibilizatzeko.

AHOLKULARITZA JURIDIKOA ETA PSIKOLOGIKOA

Aholkularitza juridikoak zerbitzu hauek ematen ditu:

  • Aholkularitza Familia Zuzenbidean: banantzea, dibortzioa, izatezko bikoteak…
  • Aholkularitza ezkontzako itunez eta Ezkontzako Araubide Ekonomikoaz, Ezkontza Sozietateaz.
  • Testamentuak eta herentziak.
  • Atzerritarrak: bizitzeko baimenak, kanporaketa aginduak….
  • Afera penalak:
    • Tratu txarrak, erasoak, sexu-abusuak, mehatxuak…
    • Oro har, familia-ingurunetik ez datozen arazoak.
  • Zuzenbide zibila: errentamenduak, kopuruen erreklamazioak …
  • Informazioa Doako Justiziaren Onuraz.

Aholkularitza psikologikoak kasu hauez arduratzen da:

  • Doluak, banantzeak, egokitzapenak bizitza-aro jakin batzuetako aldaketetara (langabezia, lan aldaketa…)
  • Genero-indarkeria pairatu edo pairatzen dutenak
  • Bazterrean gelditzeko arriskuan daudenak, egoera ekonomikoak, etniak, etorkin izateak, sexu-joerak…. eraginik.
  • Arreta berezia ematen zaie bazterkeria, tratu txar fisikoak eta/edo psikikoak, sexu-erasoak, sexu-jazarpena, moobing eta beste pairatu dituzten emakumeei.

Bi zerbitzuetara joateko, hitzordua eskatu behar da 948 30 16 31 telefonoan Berriozarko Udaleko Berdintasun Alorrean, ahal bada astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Beste ordu batzuetan deitzen baduzu, utzi mezua erantzungailuan, izena eta harreman-telefonoa adierazita.

Arreta Berriozarko udaletxean berean ematen da. Honatx ordutegiak:

  • Aholkularitza juridikoa: asteazkena, 10:00etatik 14:00etara
  • Aholkularitza psikologikoa: asteazkenetan, 8:00etatik 15:00etara eta, ostegunetan, 8.00etatik 10.00etara eta 12:00etatik 15:00etara. Behar izanez gero, arratsaldez ere izan liteke, baina hitzordua eskatzean adierazi beharko da.

 

 

Volver arriba