Berriobeitiko Udala



  • EUSKARAREN JAIA 2018

    10 herri, 10 urte! Aurtengoa, Euskararen Jaiaren 10. urteurrena da eta hau dugu festaren leloa: 10 herri, 10 urte! Aurreko astean: erakusketa, hitzaldia, musika emanaldia eta minidiskoteka. Euskararen Eguna: ekainaren 2an, Oteitzan.                 ANTOLATZAILEAK: Berriobeitiko Udala eta Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea (BES) LAGUNTZAILEAK: Oteitzako Kontzejua

  • Euskararen Jaia: XI. edizioa

    Hauxe da Berriobeitiko Zendean antolatzen den XI. Euskararen Jaia. Hamaika zenbakia sinbologia berezia dauka euskaraz, ugaritasuna eta aniztasunarekin lot daitekeen adiera. Guk, zehazki, euskara eta aniztasunaren arteko loturari heldu diogu. Izan ere, euskarak eta euskaldunek aniztasuna ematen diogu munduko ekosistema linguistikoari. Gainera, euskaldunak, mundura ateratzen dugunean, euskara gurekin eramaten dugu, gure kulturaren enbaxadoreak bihurtzen gara. irakurri gehiago

  • “Euskara Berriobeiti Zendean” lehiaketaren irabazlea

    “Euskara Berriobeitiko Zendean” lehiaketaren irabazlea 2018 urtearen bukaeran lehiketatxo hau abiatu genuen eta hauxe izan da gure irabazlea: Iban Arraiza. Interesekoa izanen duzuelakoan, hona hemen galderen erantzunak [Emaitzak]

  • “Euskara Berriobeiti Zendean” lehiaketaren irabazlea

    Aurten 20 lagunek hartu dute parte lehiaketan eta hauxe izan da gure irabazlea: Lur Gil. Elkarteko auzokide honek galdera guztiak zuzen erantzun ditu eta 150 euroko opari-txartel bat irabazi du. Interesekoa izanen duzuelakoan, hona hemen galderen erantzunak [Emaitzak]

  • “Euskara Berriobeiti Zendean” lehiaketaren irabazlea

    2015ean abiatu gehien lehiaketa hau , gure zendean euskarak duen historia eta errealitatea ezagutarazteko helburuarekin. Aurten egon diren partaideen artean, zazpik erantzun guztiak asmatu dituzte. Berdinketa egon denez, saria banatzeko zozketa bat egin da Berriobeitiko idazkariaren aurrean eta irabazlea June Aldaz Azkue izan da. June Aldazek 150 euroko opari-txartel bat irabazi du. Galderen erantzunak ezagutu  nahi irakurri gehiago

  • Euskaren inguruko hitzaldi interesgarriak

    Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi interesgarri antolatu ditu zendeako euskaltzaleentzat   Urriaren bigarren hamabostaldian, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi interesgarri antolatu ditu zendeako euskaltzaleentzat ZEIN DA EUSKARAREN EGOERA BERRIOBEITIN? Lehenengo hitzaldiaren helburua, Zendeako egoera soziolinguistikoaren inguruko informazioa ematea da, hau da, euskararen egoeraren inguruko argazki bat. Berriki inkesta soziolinguistiko bat egin da zendean, inoiz egin irakurri gehiago

  • KORRIKA GURE ZENDEATIK

    Euskararen aldeko lasterketa bitxi hau, apirilaren 4an Garesen hasi da eta Gasteizen bukatuko du, apirilaren 14an. Gure udalerritik apirilaren 6an pasatuko da, hain zuzen ere, Artikatik, 18:00ak aldera. Udalerriko eremuan bi kilometro egiten ditu Korrikak: 524 eta 525. Aurreko edizioetan bezala, Udalak erreserbatu du lehenengo kilometroa (524 Km). Ondorengo kilometroa (525 km.) zendeako hainbat eragileren irakurri gehiago

  • Mintzakide: Hartu, Eman, Eragin!

    Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko. Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen) Bestetik, Artika Berrin, parkean biltzen diren irakurri gehiago

  • Mintzakide: euskara praktikatzeko programa

    Zer da Mintzakide? Mintzakide euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da. Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartzen dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko. Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara irakurri gehiago

  • Aukera galdurik? Ez horixe! Ikasi euskara!

    Nafarroako udal Euskara Zerbitzuek, Nafarroako Gobernuarekin batera, kanpaina berria abiatu dugu herritarrak euskara ikas dezaten animatzeko. Dirulaguntza ugari izanen dituzu euskara ikasteko, udalaren zein Nafarroako Gobernuaren eskutik. Ikasketen kostu gehiena edo ia osorik estaliko duzu dirulaguntzekin. Aurten, Artikan lau talde eskainiko dira: – Astelehenetik ostegunera, 15:00-16:30 ordutegian: hastapena, A2 eta B2 mailak. – Astelehen, astearte irakurri gehiago