Berriobeitiko Udala



  • PARKE-ANIMAZIOA: Parke-lagun programaren aurkezpena

    ‘Parke-lagun’ programaren aurkezpen gisa, parke-animazioa ekimen bat izanen Zirko Loretsuarekin, datorren urriaren 20an, Artika Berriko plazan, arratsaldeko 17:30ean. Euria eginen balu, María Dominguez Gizarte Etxean eginen litzateke. Zer da ‘Parke-lagun’? Programa honen bidez euskara praktikatu nahi duten gurasoak parkean elkartzen dira haurrekin parkean dauden bitartean. Negu gorrian, parkean beharrean, ostegunetan Gizarte Etxean biltzen dira 17:30etik irakurri gehiago

  • Euskara ikasi: Gozatu euskara!

    Ikasturte berrian, helduak euskara ikas dezaten animatzeko kanpaina, Toki-erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren eskutik. Euskara ikasteko informazio gehiago [hemen]

  • JOSTAILUEN ERAKUSKETA

    “Familia + Euskara” zikloaren bukaeran, erakusketa bat antolatu dugu, euskaraz jolasteko dauden jolas eta jostailuen aukera ezberdinak ezagut ditzazuen. Erakusketa hiru egunez izanen duzue Artikako Kultur Etxean, abenduaren 12an, 13an eta 14an (17:30-19:30 ordutegiarekin). Jostailuak ikusteko aukera egonen da eta monitore baten eskutik beharreko azalpenak jasotzeko.  

  • LARUNBLAI: HAURREK EUSKARA PRAKTIKATZEKO JARDUERA BERRIA

    Programa berri hau D ereduan ikasten duten 7-11 urte (L.H.2-6) bitarteko haurrei zuzenduta dago. Larunblairen helburua hau dugu: eskolatik kanpo haurren arteko harremanak euskaraz izatea, aisialdiko ekintza dibertigarrien bidez. Hori izanen da, hain zuzen ere, horretan trebaturiko monitoreen lana: beraien artean euskaraz egiteko ohituretan eragitea. Jarduera larunbatetan izanen da (16:30-18:30 ordutegian) eta bi talde antolatuko irakurri gehiago

  • MINTZAKIDE: Konturatzerako… euskaraz!!

    Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko. Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen) Bestetik, Artika Berrin, parkean biltzen diren irakurri gehiago

  • ETXEPARE SARIAREN ALBUM BERRIA

    Beste hainbat eragilerekin batera, Berriobeitiko Udala haurrendako albumak sortzeko Etxepare sariaren antolatzailea da. 2016ko edizioaren irabazleak Isaak Martínez eta Liébana Goñi izan dira, ‘Zerua Gris Dago’ lanarekin. Orain, liburua argitaratu da eta Artikako udal liburutegian eskura duzue.

  • KORRIKA BERRIOBEITITIK ZEHAR

    Apirilaren 9an, Korrika gure udalerritik igaro zen Iruñerako bidean. Gaueko ordu txikiak izan arren, goizaldeko 4:30ak aldera, jende andana bildu zen. Udalak erositako kilometoa, hain zuzen ere, udaletxetik bertatik pasatu zen eta alkatea eta beste zinegotzi batzuek lekukoa eraman zuten txandaka. Zendeako kontzejuen, komertzioen eta herritarren ekarpenekin beste kilometro bat erosi zen. Kasu honetan Berriobeitiko irakurri gehiago

  • DIRULAGUNTZA KOMERTZIOETAKO ERROTULUETAN EUSKARA ERABILTZEKO

    Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxada, erakusleiho, eguzki-oihal eta ibilgailu komertzialetan), honako arau hauek jarraituta: Berriobeitiko Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu. Gehienez ere 300 euroko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko. Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da. irakurri gehiago

  • Dirulaguntza komertzioetako errotuluetan euskara erabiltzeko

    Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxada, erakusleiho, eguzki-oihal eta ibilgailu komertzialetan), honako arau hauek jarraituta: Berriobeitiko Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu. Gehienez ere 300 euroko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko. Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da. irakurri gehiago