kirol elkarteak

KLUBAK ETA KIROL ELKARTEAK:

– BERRITXAKO TXIRRINDULARI TALDEA: Berriobetiko Udalak eta Berritxako txirrindulari taldeak kirola eta haurren artean baloreak sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute. Honen bitartez, txirrindulari eskola diruz lagundu nahi da eta aldi berean taldeak antolatutako hainbat ekitaldi, adibidez; Artikako bizikletaren eguna, Desafio San Cristobal -Ezkaba Erronka, eta “Trofeo Rotxa Bikes” zein ”Artikako Kontzejua”  haurren txirringa lasterketak”. Udalaren konpromisoa taldeari lokal bat uztea eta 4000€ko diru-laguntza ematea da.

Harremanetarako: berritxaco@hotmail.com

www.berritxaco.blogspot.com

 

– CD BERRIOPLANO- FUNDACIÓN OSASUNA: Osasuna eta Berriobeitiko Udalaren arteko hezkuntza eta kirol proiektua, futbol osasuntsua sustatzeko. 4 eta 8 urte arteko haurrentzat.

Entrenamenduak Artika eta Berriobeitiko frontoietan egiten dira.

Harremanetarako: : 948 293040

www.fundacionosasuna.com

 

– ‘KORRIKOLARIS DE ARTIKA’ ATLETISMO KLUBA: 2016an jaiotako kirol taldea da, maila guztietarako zuzendua. Geroztik, whatsApp talde baten bidez biltzen dira, elkarrekin lasterketa egiteko, asfaltoan, pistan zein mendian aritzeko. Horretaz gain, Berriozar eta Berriobeiti artean doan “Artica-Challenge” lasterketa antolatzen dute, 7,140 km-ko luzera eta gehienezko aldapa %18,8 duelarik. Korrika egitera joan edo klubaren lasterketan parte hartu nahi dutenek bere telefonoa bidali behar dute taldeko WhatsApp-era.

Harremanetarako: : 679100414

korrikolarisartika@gmail.com

 

– ARTIKAPATIN TALDEA: 3 eta 14 urte bitarteko haurrez osatuta. Patinak lehenengo aldiz jartzen dituztenik, hobetzeko eta maila aurreratura iritsi arte. Artika herriko frontoi estalia dute entrenamendu tokia.

Harremanetarako:  644233631/634417527

 

– BERRIOBEITI KIROL ELKARTEA: Artikako kirol instalazioen baitan sortutako kluba, Igeriketa, Triatloia eta Taekwondo kirol eskolak sustatzeko.

Volver arriba