Gazterian tokiko plana

 

GAZTERIAREN DIAGNOSTIKOA

Prozesu parte hartzailea

Berriobeitiko Udalak, Gazteria eta Kirola udal zerbitzua sortu berri du eta hurrengo urteetan garatuko ditugun gazte politiketan zure partehartzea bermatu nahi dugu.

 

Horregatik, hurrengo hilabeteetan Berriobeitiko gazte diagnostiko partehartzailea egingo dugu. (Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza, Oteitza). Hausnarketa prozesu baten bitartez, Berriobeitiko gazteok nola gauden eta gure herrietan zer dagoen eta zer falta den ikusiko dugu.

 

Prozesu honetan, zuen ikuspuntua jasotzea ezinbestekoa da, zuen herria nolakoa den adierazi eta bertan nola sentitzen zareten ezagutu ahal izateko. Batez ere, zuen beharrak jakiteko eta hortik aurrera lan egiten hasteko.

 

Hementxe daukazu zure iritzia emateko lehenengo aukera. Minutu bakar batean erantzun dezakezu diagnostikoan zehar landuko diren gai ezberdinen inguruko galdetegia:

 

Galdetegietan esandakoarekin, udalak duen informazioarekin eta udal teknikariek kontatutakoarekin tailer parte-hartzaile batzuk egingo dira.

 

Tailer hauetan pentsatzen duguna amankomunean jarri eta Berriobeitiko gazteok ditugun behar eta eskakizunak adierazteko tartea egongo da. Animatu eta etorri zaitez zure iritzia ematera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZEINTZUK DIRA BERRIOBEITIKO GAZTEEN BEHARRAK?

Irailak 5, 18:00etan Artikan (Artigune 1ean, Akitaniako Leonor kalea, 30)

Irailak 6, 18:00etan Berriobeitin (Erabilera anitzeko eraikineko gela)

 

NOLAKO HERRIA NAHI DUGU GAZTEOK?

Urriak 2, 17:00etan Artikan (Artigune 1ean, Akitaniako Leonor kalea, 30)

Urriak 3, 17:00etan Berriobeitin (Erabilera anitzeko eraikineko gela)

 

 

 

  • Pestaña: Actividades / Jarduerak
Volver arriba