Gazteria zerbitua

Kirol eta GazteriaTeknikaria: Larraitz Oses Ripalda

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Helbidea: Udaletxe plaza 1, 31195 Berriobeiti (NAFARROA)

Telefonoa:  948 303129

E-Posta:  deporteyjuventud@berrioplano.es

Facebook:

GAZTERIA ARLOKO HELBURU OROKORRAK:

– Gizarte kohesioa helburu, Berriobeitiko zendeako gazteengan balioak, jarrerak eta portaerak eskura ditzaten sustatzea, honetan guztian oinarriturik: norbanakoen eta talde-erantzunkizuna, elkarbizitza, begirunea, berdintasuna, elkarrizketa eta adostasun bidezko erabaki-hartzeak.

– Gazteen parte-hartzea sustatzea eta gazteak arlo honetan heztea. Horretarako asoziazionismoa eta boluntarioen lana bultzatuko da, gizarte- eta kultura-sarearen eta sare komunitarioaren kide eragileak diren neurrian, beraien eta ingurukoen bizi- kalitatea hobetzeko helburuarekin.

– Espazioak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea, herriko gazteen aisialdian euren arteko elkarguneak eta elkarrekintza bultzatzeko xedearekin.

– Gazteei zuzendutako ekintzen diseinua, antolaketa, zabalpena, gauzatzea eta bultzatzea.
– Gazteekin eta gazte-politiketan lanean ari diren eragileen arteko sare-lana (elkarlana eta kooperazioa) bultzatzea.

 

PROGRAMAK  ETA JARDUERAK:

– Gazteriaren egoeraren diagnosiaren egitea eta Berriobeitiko Gazte Plana aurrera eramatea.

– Gazteei zuzendutako jardueren programazioa.

– “Uda Gazte-Verano Joven” aisialdi aktibo programa udan.

– Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera, droga- kontsumoaren prebentziorako programa.

– Elkarlana Berriozarko eta Buztintxuriko gazte mugimenduekin: kanpaldiak, tailerra, jarduerak.

 

GAZTE ELKARTEAK:

“Artikako gazteria” martxan  jarri da eta elkarte bat sortu dute, beraiekin harremanetan jartzeko edo egiten dituzten jardueretan parte hartzeko:

 

E-posta: juventudartica@hotmail.com

Instagram: @juventudartica

Facebook: Juventud Artica-ko Gazteria