Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Eskaeraren araberako garraio-zerbitzua

Zendeako hainbat herrik ez dute eskualdeko hiri garraio zerbitzua. Herri hauek dira: Ballariain, Elkarte, Oteitza, Añezkar, Larrageta eta Lotza. Gabezi honek eragindako arazoak arintze aldera, Udalak eskaeraren araberako garraio zerbitzua ezartzen du.

Ibilbide orokorrean, Berriozarren, Berriobeitin eta aipatu sei kontzejuetan daude geralekuak. Ez dago barne jendea Berriozartik Berriobeitira eramatea, ezta kontrako norabidean ere.

 

Ez da ibilbiderik zehaztu, ezta ordutegi zehatzik ere geralekuetan, horiek oro eskaeraren arabera aldatuko baitira.

Geralekuak eta Berriozartik abiatzeko orduak taula erantsian ageri dira.

Zerbitzua erreserbatze aldera, telefonoz deitu behar da gutxienez zerbitzua erabili baino ordu erdi lehenago, eta gehienez, 24 ordu lehenago.

Deitzen duenak adierazi beharko du Berriobeitiko eskaeraren araberako garraio-zerbitzuaren erabiltzailea dela eta, era berean, zerbitzua nondik nora erabiliko duen, datuokin batera:

  • Izen-abizenak.
  • Zenbat leku erreserbatu nahi dituen
  • Bilketa geralekua.
  • Zer geralekutara doan

 

Txartelen prezioa 1 € da buruko eta ibilbideko. Udalerrian erroldaturiko pertsona orok izanen du eskubidea txartelak Berriobeitiko Udaletxean erosteko.

 

Kasuan kasuko geralekurako ezarri den orduan eta/edo denbora-tartean egon beharko du erabiltzaileak bilketa geralekuan. Garraioa iristean, erabiltzaile bakoitzak dagokion txartela eman beharko du; izan ere, txartelik ezean, ez du zerbitzua erabiltzerik izanen, eta gidariak ez du hartuko.

 

ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera
Berriozar 7:45 9:30 11:45 14:00 17:30 20:30
Berriobeiti 7:50 9:35 11:50 14:05 17:35 20:35
Ballariain

 

 

7:55-8:10

 

 

9:40-9:55

 

 

11:55-12:10

 

 

14:10-14:25

 

 

17:40-17:55

 

 

20:40-20:55

Elkarte
Oteitza
Añezkar
Larrageta
Lotza
Larunbat eta jaiegunetan
Berriozar 9:30 11:30 13:30 17:30 20:30
Berriobeiti 9:35 11:35 13:35 17:35 20:35
Ballariain

 

 

 

9:40-9:55

 

 

 

11:40-11:55

 

 

 

13:40-13:55

 

 

 

17:40-17:55

 

 

 

 

20:40-20:55

Elkarte
Oteiza
Añezkar
Larrageta
Lotza

 

GERALEKUAK

Berriozar: taxi geltokia

Berriobeiti: kontzejuko frontoi ondoko aparkalekua

Ballariain: kontzeju-etxe ondoko arkupea

Elkarte:  kontzeju-etxe ondoko plaza

Oteitza: kontzeju-etxe ondoko plaza

Añezkar: kontzeju-etxeko sarrera

Larrageta: kontzejuko frontoia

Lotza: kontzeju-etxe aurreko plaza

 

ZERBITZUA ERRESERBATZEA

Deitu, gutxienez zerbitzua erabili baino ordu erdi lehenago, San Fermín Tele-Taxi Elkartera, 948232300 edo 948351335 telefonoetara

ZERBITZUAREN ERABILERA

Taxi-gidariari txartel bat eman beharko zaio erabiltzaile eta ibilbide bakoitzeko.

Txartelaren prezioa: 1 €

Txartel salmenta: Berriobeitiko Udaletxean