Eskatu 5. edukiontziko giltza Udaletxean

azaroa 2, 2017

Oraindik ez baduzu parte hartzen hondakin organikoen gaikako bilketan bosgarren edukiontziaren bidez, eta parte hartu nahi baduzu, zatoz Udaletxera eta emazu izena. Izan ere, Udalak giltzak utzi baititu jendearen eskura. Beraz, Udaletxera joan, eta eskabidea egiten den unean bertan, giltza eta ontzia jasoko dituzu.

Gainera, giltza berria eskatu nahi duten erabiltzaileek toki berera joan behar dute. Udalak, horrela, erraztasunak eman nahi ditu 5. edukiontzia erabiltzeko, orain arte giltza gehigarriak Mankomunitatearen bulegoetan soilik eskatu baitzitezkeen, bai eta garbigune finko eta mugikorretan ere.


<< atzera