Dirulaguntza komertzioetako errotuluetan euskara erabiltzeko

maiatza 18, 2020

Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxada, erakusleiho, eguzki-oihal eta ibilgailu komertzialetan), honako arau hauek jarraituta:

Berriobeitiko Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu. Gehienez ere 300 euroko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko.

Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da. Eskatzaileak, eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztuko ditu Udal Erregistroan: errotuluaren faktura (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua) eta errotuluaren bi argazki (bat orokorra, aurrealde osokoa; eta bestea zehatza, errotuluarena).

Dirulaguntzak erregistroko dataren araberako hurrenkeran esleituko dira, diru-saila agortu arte.

Eskatzeko epea irekia abenduaren 17ra arte.

Hona hemen deialdi ofiziala. Deialdia

Informazio gehiago jasotzeko, Udaleko Euskara Zerbitzura jo:  euskara@berriobeiti.eus helbidea edo 948303129 telefonoa.

BDNS


<< atzera