Euskara ikasteko diru-laguntzak: 2017/2018

ekaina 6, 2018

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdi publikoa: 2017/2018 ikasturtea (2017ko uztailetik 2018ko ekainera egindako ikastaroak)

Berriobeitiko Udalak, ondorengo hau onartu du: euskara euskara ikasteko diru-laguntzen ebazpena 2017/2106 ikasturterako. Zehazkiago, 2017ko uztailaren 1etik eta 2017ko ekainaren 30 bitartean egindako ikastaroetakoa (N.A.O. 102. zk., 2018ko maiatzaren 29koa).

Berriobeitiko Udalak, deialdi honen bidez, euskara ikastea sustatzeko jarduerak bultzatu nahi ditu eta, hortaz, ikasketa horien gastuak finantzatuko ditu, hein batean.

Deialdi honetan jasotako diru-laguntzak Berriobeitiko Udalaren 21. Ordenantza Fiskalean (N.A.O. 12. zk., 2014ko urtarrilaren 18koa) agindutakaren arabera arautuko dira. Ordenantza honeta diru-laguntza hauek nola emanen diren arautzen da.

Eskaerak, idazki-eredu hau jarraituz, Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, honako epe honetan: 2015eko ekainaren 1etik uztailaren 5era arte.

Epe hori ezin da luzatu eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Euskara Zerbitzuarekin: euskara@berriobeiti.eus edo 948303129 telefonoa.


<< atzera