Euskara ikasteko diru-laguntzak: 2018/2019

ekaina 6, 2019

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdi publikoa: 2018/2019 ikasturtea (2018ko uztailetik 2019ko ekainera egindako ikastaroak)

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala (NAO 86, 2019ko maiatzaren 6koa), Berriobeitiko Udalak, euskara ikasteko diru-laguntzen ondorengo deialdia onartu zuen 2018/2019  ikasturterako. Zehatzago, 2018ko uztailaren 1etik eta 2019ko ekainaren 30 bitartean egindako ikastaroak. Deialdia

Berriobeitiko Udalak, deialdi honen bidez, euskara ikastea sustatzeko jarduerak bultzatu nahi ditu eta, hortaz, ikasketa horien gastuak finantzatuko ditu, hein batean.

Eskaerak, idazki-eredu hau jarraituz, Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, honako epe honetan: 2019eko ekainaren 1etik uztailaren 5era arte.Eskabidea

Epe hori ezin da luzatu eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Euskara Zerbitzuarekin: euskara@berriobeiti.eus edo 948303129 telefonoa.


<< atzera