Artikako oinentzako pasabidea margotzeko lanak

iraila 9, 2021

Irailaren 6tik aurrera, Maria Dominguez kalearen eta Artika Kirol Hiriaren arteko oinezkoentzako pasabidea margotzeko lanak hasiko dira.

Egin beharreko lanak hauek dira: egituratik pintura eta oxidoa kentzea, hura saneatzea eta oinezkoen pasabide osoan pintura berria jartzea. Lanek, gehienez ere, 2 hilabeteko epea iraunen dute.

ADIFek (Trenbide Azpiegituren Administratzailea) trenbidearen hornidura elektrikoa mozteko eta trenen zirkulazioa eteteko ‒trenbidearen barruan lan egin behar baita‒ egindako eskakizunak direla eta, obraren enpresa esleipendunak goizaldeko 1:00etatik 06:00etara lan egitea aurreikusita dago (eguraldiak eragozten ez badu), irailaren 20tik (astelehena) 25era (larunbata).

Lanen ondorioz, plataformen eta makinen zaratak sortuko dira. Aurretik barkamena eskatzen dizuegu baita egoera ulertzea ere. Gainera, pasabidea moztuta geratuko da oinezkoen zirkulaziorako lanak egiten ari diren bitartean.

 


<< atzera