1. Bidezidorra "Ezkaba" (Artika, Berriozar, Berriogoiti eta Aitzoain lotzen ditu)
Denbora: 2 ordu.
Luzera: 10,2 Km.
Desnibela: 45 metro.
Zailtasuna: Erdikoa.
2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.