Euskara Zerbitzua: programak
UDALAREN LAN ILDO NAGUSIAK
– Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira, inprimakiak, egiaztagiriak eta programak prestatzeaz gain.
– Udaleko langileen euskara ikastaroak: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
– Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak irekitzen ari gara, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.
JARDUERA ETA PROGRAMA ZEHATZAK
Euskararen transmisioa
Familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa.
– ERA webgunea: aholkuak, baliabideak eta agenda.
– Haur jaioberrien kanpaina: ONGI ETORRI JAIOBERRI (ikusi)
– 3 urte arteko haurrak: BAKOITZARI BEREA (ikusi)
– Haur-kanten materiala: XALDUN KORTIN (liburua + CD + DVD)
– Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi eta tailerrak
Eskolatze kanpaina
Hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da D ereduan.
Hona gure kanpainetako baten bideoa (ikusi)
Aisialdiko jarduerak
Garrantzitsua da oso Berriobeitiko herritarrek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea.
– Euskarazko Udalekuetarako dirulaguntzak
– Hiri Kanpaldiak euskaraz ere. Udalak eskaintzen dituen ohiko kanpaldiak (Gabonetan, Aste Santuan eta Udan) euskaraz ere eskaintzen dira.
– Haurrendako euskarazko hainbat jardueren eskaintza
Euskararen sustapena eta promozio soziala
Esparru honetan, ekimen nagusia Euskararen Jaia dugu.
Helduak euskalduntzeko egitasmoak
Berriobeitiko helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak ematen dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.
Helduek euskara ikas dezaten kanpaina
Kanpaina hauekin helduek euskara ikas dezaten animatu nahi ditugu.
Azken kanpainaren bideoa ikusteko sakatu hemen.
Euskara ikasteko diru-laguntzak
Berriobeitin erroldatutako euskara ikasleei zuzendua, hain zuzen ere, homologatutako edozein zentru edo formatuan ikasten ari direnentzat.
Azken deialdia ikusteko sakatu hemen.
Mintzakide programa
Honen bidez, euskara erabiltzeko aukera ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei.
– Mintzakide Bloga sartu
Elaide sare soziala : euskaldunentzat eta, bereziki, euskara ikasten ari direnentzat
Elaide plataforma euskal hiztunentzako bilgune bat eskaintzen duen sare soziala da. Euskara ikasten ari direnen bidelaguna.
Euskarazko Produktuen Katalogoa
0-16 urteko eta haien gurasoentzako euskarazko produktuak (aisialdirako eta ikasketetarako).
-Katalogoa sarean sartu
Euskaldunen fitxategia
Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko.
Euskara Merkataritzan
Berriobeitiko merkatariei doan eskaintzen zaien programa da. Eskualdeko beste udal batzuekin bideratutako horrelako egitasmoen bidez, hainbat laguntza eskaintzen dira euskararen erabilera areagotzeko. AHIZE enpresaren bitartez kudeatzen da.
Programaren bloga ikusteko sakatu hemen
Merkatariza establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko digulaguntza
Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrietako establezimenduei errotulu berrietan euskara erabiltzen badute.
Azken deialdia (itxia)
Ze Berri?
Euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria, Nafarroako hainbat udalen elkarlanari esker egiten dena.
– Hemeroteka sartu
Udalarekin ere euskaraz
Herritarrak udalera hurbiltzean euskaraz egitera animatzeko kanpaina.
Itzulpenak eta hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza
– Udalaren baliabideak (baliabide pertsonalak, agiriak…) egokitu, euskaraz eskaintzen den zerbitzua gero eta hobea izan dadin: langileen trebakuntza eta itzulpenak, esaterako.
– Udalak herriko zenbait elkarte eta erakunde laguntzen ditu (BES, Hauspoa Elkartea, Berriogoitiko eta Artikako Haur-Eskolak, Artikako Kirol Hiria, Berriobeitiko Kirol Instalazioak, Mendialdea Eskola eta BHI,…) horiek egiten dituzten jarduerei esker euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin gure herrian.
Baliabideak
Hemen dituzu hainbat baliabide euskara erabiltzeko.
Albisteak
Hemen dituzu Euskara Zerbitzuaren albisteak.