Euskaraldia hasi da
Albisteak
Eukaraldia, euskararen erabilera astintzea helburu duen dinamika sozial berri bat dugu.
Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean, 11 egunez, euskara gehiago erabiltzea bultzatuko duen ariketa soziala dugu Euskaraldia, ariketa aktiboa. Euskaraz ongi mintzatu edo/eta ulertzen dutenen artean hizkuntz ohitura aldatzea du helburu. Dinamika honetan parte hartzeko izena ematea eskatzen da (hemen), rol bat aukeratuz, txapa baten bidez iragarriko dena:
Ahobizi: 11 egun horietan euskara egoera guztietan erabiltzen saiatuko denarentzat
Belarriprest: 11 egun horietan, egoera guztietan euskaraz egin arren, berari euskaraz egitea nahi duenarentzat.
Euskararen eremu geografiko osoan abiatu den dinamika honetan jada ia 200.000 lagunek eman dute izena, horietako 20.000 baino gehiago Nafarroan eta, hain zuzen ere, 200 baino gehiago Berriobeitin.
Azaroaren 23an, dinamikaren hasiera festa batekin ospatuko da gurean: Euskaraldiaren txupinazoa. Jaia Artika Berriko plazan izanen da, arratsaldeko 18:30ean, Zirika Zirkus taldearen ikuskizun batekin lagundurik. 18:00etatik aurrera informazio mahaia egonen da eta han izena eman dutenek txapak eskuratzeko aukera izanen dute, baita izena emateko ere.