Ballariain

DATU JAKINGARRIAK

  • Calle de BallariáinMaila historikoa: Herria.
  • Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: San Pedro kalea p.k.31195 Ballariain (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 31 29.
  • E-Posta: concejos@berrioplano.es
  • Kontzeju-burua: José Cortizo Gulias.
  • Batzordekideak: José Antonio Gómez, Lorenzo Jesús Goñi
  • Epaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Casas de BallariáinMerinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2023/1/1): 36 biztanle.
  • Azalera: 1,47 Km².
  • Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin elkartzen den tokiko errepidea.

KOKALEKUA

Udalerriaren iparraldean dugu kokaturik Ballariain, Argaren ibaiadarra den Xulapain ibaiaren eskuinaldeko ertzean. Xulapain dugu herriaren iparraldean, Berriobeiti hegoaldean, Berriogoiti ekialdean eta Elkarte eta Oteitza mendebaldean.

HISTORIA

Jerusalengo San Juanen Ostalarien Ordenak XII. mendetik bertan lurrak izan zituzten. Eta horren froga gisa ikus daiteke dorre gotiko bat, talai itxurakoa, eraikin handiago baten ondarra, ordena erlijioso honek egindako beste defentsa-eraikinen antzekoa.

San Pedroren omenezko eliza nabarmendu daiteke bertan. Inguruan etxerik ez den lekuan kokatua da, herriaren goi aldeko kaxkoaren gainean. Horregatik lapurretak gertatu izan dira bertan. 1986an San Juan Bataiatzailaren erretabloko bi ehun eta gurutze bat lapurtu zituzten. Lehenago ere Ama Birginaren bi irudi, bat XIII. mendekoa, sagrarioa, Juan de Gasteluzarrek 1603an egina, eta beste zenbait gauza desagertu ziren.

JAIAK

Ekainaren 17a eta 19a bitartean ospatzen dira bertako jaiak.

Volver arriba