Berriobeiti
DATU JAKINGARRIAK
- Maila historikoa: Herria.
- Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
- Kontzejuaren helbidea: Kale Nagusia 2 p.k.31195 Berriobeiti (NAFARROA).
- Telefonoa: 948 30 31 29.
- E-Posta: concejos@berrioplano.es
- Kontzeju-burua: Alfonso Larrayoz Iracheta.
- Kontzeju-kideak: Francisco Javier Díaz, Javier Luis Oroz, Enrique Larrayoz Iracheta, Aurelio Jesús Bariain.
- Epaitegi-barrutia: Iruñea.
- Merinaldea: Iruñea.
- Eskualde geografikoa: Iruñerria.
- Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
- Biztanlegoa (2011/12/31): 644 biztanle.
- Komunikazioak: N-240 errepidea (Iruñea-Donostia).
KOKALEKUA
Xulapain ibaiaren ertzean kokaturik, Ballariain eta Berriogoitik mugatzen dute Berriobeiti iparraldetik. Hegoalde partean Lotza eta Orkoien ditugu, ekialdean Aitzoain eta Elkarte mendebaldean.
HISTORIA
XIII. mendetik baditugu leku honi buruzko berriak, garai horretan handikiak eta elizgizonak borrokan baitzebiltzan bertako eskubideengatik. Ganbarako kalonje Artxidiakonoak 1292an eskuratu zuen enkante irekian. Geroago, gari-erreguka zergak ordainarazteko eskubidea Orreagako Ostetxeak bereganatu zuen.
Ganbarako Artxidiakonoak 1798rarte kobratzen zituen Aldabe etxean eta Sudurrarenan. Besollako markesak ere bazituen bere eskubideak. Miguel de Arizcunek 1535ean bazituen zenbait jauregi. XVIII. Mendean jabea Juan de Berrio zen, Lakidainen sortua, Larrageta ondoan.
XX. mendearen hastapenetan bazuen dagoeneko Berriobeitik inguruko bost herrientzako eskola.
JAIAK
Maitzaren 15ean ospatzen dira San Isidroren ohoretako zaindariaren jaiak.
Komesaindu egunean (Santu guztien eguna, azaroaren 1ean), Berriobeitin gaztain-jatea egiten dute. Auzokideak elkartean eta kontzeju etxean biltzen dira, udazkeneko gaztaina erreak jateko.
KONTZEJUKO AZPIEGITURAK
- Kontzejuko Etxea.
- Frontoi estalia.