Eskaeraren araberako garraio-zerbitzua
Zendeako hainbat herrik ez dute eskualdeko hiri garraio zerbitzua. Herri hauek dira: Ballariain, Elkarte, Oteitza, Añezkar, Larrageta eta Lotza. Gabezi honek eragindako arazoak arintze aldera, Udalak eskaeraren araberako garraio zerbitzua ezartzen du.
Ibilbide orokorrean, Berriozarren, Berriobeitin eta aipatu sei kontzejuetan daude geralekuak. Ez dago barne jendea Berriozartik Berriobeitira eramatea, ezta kontrako norabidean ere.
- Zerbitzuaren prezioa: 2 euro zerbitzua amaitzean ordaintzeko.
- Zerbitzua erabili ahal izateko, NAHITAEZKOA da aurrez aurre alta ematea Berriobeitiko Udalean. NANa aurkeztu beharko da erroldatuta dagoela egiaztatzeko, eta telefono mugikorra eman beharko da.
- Erabiltzaileei zerbitzuan alta eman ondoren, Tele Taxi San Fermin Elkartearekin harremanetan jarri beharko dute, gutxienez ordu erdi lehenago, ohiko telefono hauetan: 948 232 300, 948 351 335, adieraziz partekatutako taxi zerbitzuaren erabiltzaile direla, zenbat pertsona dauden eta eskatutako ordutegia.
- Zerbitzua Añezkar, Larrageta, Oteiza, Elkarte, Ballariain eta Lotza herrietara zuzenduta dago.
Zerbitzua 14 urtetik gorako da eta 14 urtetik beherako pertsonentzat, heldu batekin. Kasu guztietan, adingabearen laguntzaile heldu edo tutorearen ardura izanen da babes-elementuak ezagutu eta behar bezala erabiltzea.
Kasuan kasuko geralekurako ezarri den orduan eta/edo denbora-tartean egon beharko du erabiltzaileak bilketa geralekuan.
ORDUTEGIAK
Geralekuak eta abiatzeko orduak taula erantsian ageri dira. Ez da ibilbiderik zehaztu, ezta ordutegi zehatzik ere geralekuetan, horiek oro eskaeraren arabera aldatuko baitira.
Sakatu irudian ordutegiak hobeki ikusteko
GERALEKUAK
Iruña: Rincón de la Aduana kalea, Tres Reyes hotela
Berriozar: taxi geltokia
Berriobeiti: kontzejuko frontoi ondoko aparkalekua
Ballariain: kontzeju-etxe ondoko arkupea
Elkarte: kontzeju-etxe ondoko plaza
Oteitza: kontzeju-etxe ondoko plaza
Añezkar: kontzeju-etxeko sarrera
Larrageta: kontzejuko frontoia
Lotza: kontzeju-etxe aurreko plaza
ZERBITZUA ERRESERBATZEA
Deitu, gutxienez zerbitzua erabili baino ordu erdi lehenago, San Fermín Tele-Taxi Elkartera, 948232300 edo 948351335 telefonoetara
