Osasun zentroak
BERRIOBEITIKO OSASUN KONTSULTATEGIA
Helbidea: Ntra Sra de la Purificación s/n- 31195- Berriobeiti
Ordutegia: De 8 a 15:00
Hitzordua eskatzeko telefonoa: 848 46 34 40 – 948 30 94 04 (Berriozar)
Urgentziak:
- 8:00etatik 15:00etara 948 30 94 04 y 848 46 34 40
- 15:00etatik aurrean: 112
Zentroa:
Erabilera anitzeko eraikineko lehen solairuan kokaturik, sei kontsulta ditu (hiru, medikoak, eta beste hiru, erizainarekin), bai eta administrazio eremua eta itxaron gela ere. Gaur egun, bi sendagile eta bi erizain ari dira helduak artatzen. Izan ere, pediatria zerbitzua, oraingoz, Berriozarko Osasun Etxean ematen da, orain arte bezala.
Osasun kontsultategira joan behar dutenek hitzordua eskatu beharko dute aurrez telefonoz, dela Berriobeitiko kontsultategian (848 46 34 40), dela Berriozarko osasun etxean (948 30 94 04), edo bestela, online (www.citasalud.navarra.es). Larrialdietako kontsulta denean izan ezik, ez da deitu beharko 8:00etatik 9:30era. Kontsultategia zabalik dago 8:00etatik 15:00etara, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta 8:00etatik 13:30era, astearte eta ostegunetan.
Kontsultategiak gogora ekarri du tramite eta kontsulta batzuk telefonoz egin daitezkeela, hara joan behar izan gabe (zainketei buruzko zalantzak, eboluzioa, errezetak berritzea…), eta beste batzuk erizainarekin hitz eginda (sendaketak, zauriak, prozesu arrunten hasiera zantzuak, hala nola katarroak eta beherakoak, txertoei buruzko zalantzak, gaixo kronikoen jarraipena egitea eta beste).
BERRIOZARKO OSASUN ETXEA
Helbidea: Kaleberri 7 K.P. 31013 Berriozar
Hitzordua eskatzeko telefonoa: 948 30 94 04 / 948 30 01 00
Urgentziak: 948 30 94 66
Ordutegia: 8:00 a.m. – 8:00 p.m.
BUZTINTXURIKO OSASUN ETXEA
Helbidea: Gipuzkoa etorbidea 39, 31013 – IRUÑEA
Telelfonoak: 948 13 90 80 (Telefonogunea) 948 13 90 76 (Hitzordua eskatzeko)
Interneteko helbidea: Aurretiko hitzordua.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
Berriobeitiko udalerrian sarturik dagoen Artikako Kontzejuko auzokideei ere arreta ematen die