Elkarte
DATU JAKINGARRIAK
- Maila historikoa: Herria.
- Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
- Kontzejuaren helbidea: Purificación kalea 16 p.k.31195 Elkarte (NAFARROA).
- Telefonoa: 948 30 31 29.
- E-Posta: concejos@berrioplano.es
- Kontzeju-burua: Nerea Huarte Goldaracena.
- Kontzeju-kideak: Iosu Huarte, Lur Gil, Mikel Huarte.
- Epaitegi-barrutia: Iruñea.
- Merinaldea: Iruñea.
- Eskualde geografikoa: Iruñerria.
- Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
- Biztanlegoa (2023/1/1): 15 biztanle.
- Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin Añezkar inguruan elkartzen den tokiko errepidea.
KOKALEKUA
Eltxumendi eta Ballariaingo tontorren artean kokaturik, Xulapaingo Udalerriak mugatzen du Elkarte iparraldetik. Hegoaldean Lotza dugu, ekialdean Ballariain eta mendebaldean Oteitza.
HISTORIA
XI. mendetik Leireko abatetxeari lotua izan zen, haien maizter izan baitziren. Harrigarria bada ere, bi eliza izan zirela dirudi: Santa Maria, seguraski gaurko parrokia dena, eta San Migel Goiangeruarena bestea, gaur desagertua, Inozentzio III.a Aita Santuak (XII. mendea) Leireko monastegiaren jabetzen artean Elkarteko bi eliza hauek sartu baitzituen.
Elkarteko zergadunak Irantzuko monastegiko abateari 1545ean bakoitzak egur eta lasto sorta bana ordaintzera kondenatu zituzten.
XIX. mendean bazuen bere Udaletxea, Antsoain Zendeako parte bihurtu zenean desagertu zena. Inguruko postariaren bitartez jasotzen zuen Iruñeko posta eta ferrakoak ziren bere bideak, Iruñea eta Gasteiz lotzen zuena izan ezik. Haurrak, duela gutxi arte, Añezkarko eskolara joaten ziren.
JAIAK
Jaunaren Jaiotzaren ohoretako zaindariaren jaiak irailaren 8an ospatzen dira.
KONTZEJUKO AZPIEGITURAK
- Kontzejuko Etxea.
- Erdi irekiko frontoia.