‘Parkelaguna’ programa, euskara praktikatzeko beharra duten gurasoentzat

urria 16, 2019

Euskaraz hitz egin nahi dutenei mintzatzeko aukerak ematen dizkien programa da Parkelagun, gurasoak eta 0-5 urte bitarteko haurrak elkartzen dituena. Parkelaguneko kideek gutxieneko maila bat behar dute hizketan aritu ahal izateko (B1etik aurrera), eta, jakina, euskaraz erraztasunez egiten duten helduek ere atea zabalik dute.
Astean behin elkartzen dira, haurrak parkean edo jolasten duten bitartean, gurasoen artean euskaraz solas egin ahal izateko. Eguraldiak hala eskatzen duenean, udal areto bat dute biltzeko. Tarteka ere tailer monografikoak antolatzen dira, haurrekin batera jolas giroan egoteko.
Izena emateko epea urriaren 25era arte irekia dago, www.irunerrikomintzakide.org helbidean edo Udal Euskara Zerbitzuan.
Urriaren 29an saio ireki bat eginen da, interesa duenak ezagutu ahal izateko.


<< atzera