2024ko otsailak 19

Auzolan baterako deialdia, Artikan zuhaixkak landatzeko

Berriobeitiko Udalak auzolan bat antolatu du larunbat honetan, otsailaren 24an, Artikan zuhaixkak landatzeko.

Jarduera 10:30ean hasiko da, eta Artikako igerilekuetako sarreraren eta Iparraldeko Ingurabidea zeharkatu eta herrira iristen den lurpeko pasabidearen arteko pasealekuan egingo da.

Aisialdi komunitarioko egun batean parte hartu nahi duten eta gure ingurunearen jasangarritasunarekin sentsibilizatuta dauden pertsona eta familia guztiei zuzenduta dago deialdia.

Volver arriba