2024ko martxoak 25
2023-2024 ikasturtean eskola-adinean dauden haurrentzako kirol-jardueretarako diru-laguntzen deialdia
Eskola-adinean dauden haurrentzako kirol-jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea, 2023-2024 ikasturterako, maiatzaren 13ra arte luzatu da. Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, 9: 00etatik 14: 00etara, edo web orriaren egoitza elektronikoan (www.berrioplano.es).