Udalaren eta kontzejuen artean lankidetza hitzarmeneko sinadura
Udalak eta kontzejuek lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, otsailak 20, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko eta baliabideak nabarmen aurrezteko, bai giza baliabideak, bai ekonomikoak.
Hitzarmenaren arabera, kontzejuek hainbat gauza utzi dituzte Udalaren eskuetan, hala nola argiteria publikoa (industrialdeetako eta hiriguneetako argiteria publikoaren oinarrizkomantentze lanak eta kontsumoaren kostua), herrietako hiri barrutien eguneroko garbiketa; hilerrien garbiketa (kanpoaldea eta barnealdea), haur parkeak mantentzeko lanak; eta kontularitza zerbitzua, arlo horretako aholkularitza barne (diru-bilketa).
Ekitaldiei eta herriko festei dagokienez, bi aldeek konpromisoa hartu dute hainbat proiektutan lankidetzan aritzeko eta guztien material bankuaren inguruan elkarlanean jarduteko (material horiudalak eta kontzejuek erabiltzen dute festetan eta ekitaldietan).