2025eko ekainak 26
Hemen da berriro zuhaitz bat babespean hartzeko kanpaina
Udalak berriz ere abiarazi du uda honetan zuhaitz bat hiri-ingurunean babesteko kanpaina. Interesa dutenek nahi duten zuhaitz bat aukeratu behar dute. Udalak, gero, kartel bat emanen die bertan jartzeko eman nahi zaion izena idazte aldera eta “beren zuhaitza” zaintzeko konpromisoa hartu beharko dute (astero bi litro ur bota). Identifikazio-zintak puntu hauetan jaso ahal izango dira:
Berriobeitiko udaletxeko Herritarren Arreta gunean, 09:00etatik 14:00etara.
Artikako Liburutegian.
Artikako Beatriz Prados farmazian.
Artikako Txolinenea Elkartean.
Artikako Kizkurran.