“Euskara Ibiltaria” erakusketa interaktiboa inauguratu da

María de Maeztu Kultur Etxeak hartu du Euskara Ibiltaria erakusketa interaktiboa. Urriaren 21era arte izanen da bertan. Erakusketa ibiltariaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan plazaratutako argitalpenak azaleratu bezala, euskararen ugaritasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexiko mailan, izen-morfologia zein aditz-morfologia esparruetan eta sintaxia alorrean). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
Atzoko aurkezpen-ekitaldian parte hartu zuten Félix Remírez Berriobeitiko alkateak, Jabier Arakama Euskarabideko zuzendari-kudeatzaileak, Maitane Bueno Laboral Kutxako Nafarroako ordezkariak eta Adolfo Arejita euskaltzain oso eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren zuzendariak.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan, Kultur Etxean jarduerarik bada.
Doako bisita gidatuak urriaren 2an, 7an, 9, 14an, 16an eta 21ean izanen dira (izen-ematea eta jakingarriak hemen: euskara@berriobeiti.eus / 634515384).