Memoriaren Astea ospatuko du Berriobeitik
Memoriaren Astea dela eta, Berriobeitiko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu.
Maiatzaren 21ean, ostegunarekin, Artikaberriko Artigune III aretoan “La represión de la Navarra LGTBI durante el franquismo” hitzaldia emango du Oier Santamaría Remón NUPeko ikertzaileak. Bertan, kolektibo horrek zer-nolako jazarpena pairatu duen aztertuko du, Nafarroako garai hartako historian maiz isilarazi den alderdi bati ikusgaitasuna emanez.
Maiatzaren 23an, larunbatarekin, “Mujeres que cantan tras el balcón” antzezlana taularatuko du Adriana Salvo-Boga Boga konpainiak Maria de Maeztu Kultur Etxean (Artika), 19:00etan. Ikuskizun honetan gorazarre egin nahi izan zaie Nafarroako Erdialdeko emakume artisten oroimenari eta duintasunari. Izan ere, beren talentua publikoaren zerbitzuan jarri baitzuten II. Errepublikan, baina gerra ondoren eremu pribatura baztertu behar izan zuten.
Horretaz gain, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, datorren maiatzaren 29ra arte, Kultur Etxeko aretoan, “Lur azpian” Memoriaren Nafarroako Institutuaren erakusketa bisitatu ahal izango da. Erakusketa horrek Nafarroako desobiratze goiztiarren prozesua hurbiltzen digu, Erriberan batez ere, hobi komunetan sakabanatuta egondako ehunka pertsonaren gorpuzkiak berreskuratzea ahalbidetu zuena.
Kontsultatu hemen egitaraua: Semana_Memoria_2026_Memoriaren_Astea