“El carro de la alegría” – Producciones Kinser

2026ko irailak 4 | 18:00

Añezkar

Foto evento

Azkenik, aurkitu du  bere gurdia Tiroriro familiak. Don Ticketón, Tío Vivo, Tómbola eta Doña Algodón de Azúcar, hamaika lekutan ibili ondoren, jende artean lurreratzen dira alaitasunaren gurdia martxan jartzeko prest mundu guztiari barrea, jolasa eta dantza eragiteko.

Lehengo, oraingo eta betiko azokaren zeharko ibilaldia. Krispeten usaina duen azoka hori, talka-autoen soinua duena, noriak bezala biratzen duena eta handien eta txikien emozioa eragiten duena. Azoka hau bere anaia banaezinarekin dator: zirkoarekin.

Musika, joko interaktiboak, zirkuko erakustaldiak eta animazio handia batzen dira azukre-kotoi usainezko kaleko festa batean. Familia maitagarri eta dibertigarri honek badu bere gurdia, bai, baina orain falta zaiona alaitasuna da…

Volver arriba