Euskarazko Haur-Udalekuetarako dirulaguntzak
Convocatorias
Berriobeitiko Udalak euskara hutsez egindako barnetegi formatuko udalekuetan parte hartzea diruz laguntzeko deialdi bat onartu du.
Deialdiaren testu osoa hemen ikus daiteke.
1.- Xedea
• Euskarazko udalekuetarako laguntza
Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko barnetegi formatuko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastuak. Laguntza honen helburua hizkuntza murgiltze praktikak bultzatzea da, euskararen erabilera garatzeko eta finkatzeko eskolaz kanpoko arloan.
Jarduera murgiltze linguistikoa izateko helburuarekin bat, bakarrik lagunduko dira iraupen zehatzeko kanpaldiak:
- Arau orokor gisa, udalekuak 5 egun (4 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiago iraun beharko du
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurren kasuan, adin horretan etxetik kanpo lo egiteak ekartzen ahal duen esfortzua kontuan harturik, 4 egunetatik (3 gau) gorako udalekuak izan litezke.
Udalekuak udako oporraldian gauzatuko dira (ekainaren 20tik irailaren 10era).
Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru-laguntza.
2.- Noiz aurkeztu
Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezina den epe honen barruan: 2026ko irailaren 1etik 30ra.
3.- Non eta nola aurkeztu
Eskabideak bi bide hauetako bat erabiliz bakarrik aurkeztu ahal izanen dira:
- Udal Egoitza Elektronikoa, egoitza horretan eskainiko den “Euskarazko udalekuetarako diru-laguntza” izeneko izapide telematiko zehatza erabiliz.
- Udal erregistroaren bulegoak: Udaletxeko bulegoa Berriobeitin eta Herritarrentzako Arretagunea Artikan.
4.- Betekizunak
- Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.
- D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).
- Berriobeitiren erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatzen denean.
- Diru-laguntza emateko ebazpen proposamena ematen den unean, indarra duten xedapenek ezarritako zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
5.- Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatzaileak, beharreko agirien bidez elektronikoki edo aurrez aurre identifikatu eta gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Berariazko eskabidea SINATUA.
- Azken urte fiskaleko bizikidetza-unitatearen errenta-aitorpena (gurasoak bananduta badaude, begiratu baldintzak deialdian)
- Banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria
- Kanpalekua antolatzen duen erakundearen ziurtagiria
- Ordainketa egiaztagiria
- Ikastetxearen ziurtagiria (D ereduan matrikulatua dagoela)
6.- Zenbatekoa
- Diru-laguntzen kopuruaren kalkulua familia errentan oinarrituko da. Horren arabera, kanpaldiko gastuen %20-%70 bitarteko laguntza jasoko du.
- Eskatzaile bakoitzak gehienez 180 euro jasoko ditu.